Baserrietara Santa eskea urtarrilaren 30ean

Erredakzioa 2016ko urt. 24a, 17:58

Urtarrilaren 30ean hainbat lagunek baserririk baserri irtengo dute Santa Eskean. Aurten Jokin Labaien bertsolari arrasatearra gonbidatu dute kantura. 

Trikitilari eta koplariak lagun, taldea goizeko 9:00etan aterako da Iratxo goxodendaren paretik. Ezozi auzoko baserrietan kantatuko dute lehenik eta ostean San Andres eta Txurruka auzokoetan. Eneko Beretxinaga eta Egoitz Unamunorekin batera, Jokin Labaien arrasatearrak jardungo du aurten koplari. Trikitixan berriz Unai Larreategik jardungo du.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.