Berbalagun egitasmoa martxan otsailetik aurrera

Egoitz Unamuno 2016ko urt. 21a, 06:00

Hilabete batzuetan geldi egon eta gero, Berbalagun egitasmoak ikasturte berriari ekingo dio otsailetik aurrera. Izen-ematea zabalik dago urtarrilaren 22ra arte. 

Mintzalagun egitasmoetan parte hartzen duten euskaldunek asko laguntzen diete praktikatzeko beharra dutenei, baita beren buruari ere: ahalegin txiki horrekin, gero eta euskaldun gehiago gara. Ikusi eta entzun egitasmoetako zenbait kidek diotena:

“Mintzalagun batek hitz egiteko aukera ematen dizu.

Mintzalagun batek hobetzen laguntzen dizu.

Erraztasunak ematen dizkizu.

Mintzalagun batek motibatu egiten zaitu.

Dibertituz, ikasten laguntzen dizu.

Iñigo, Joserra, Gaizka, Lupe, Marian eta Tatiana, Edurne, Xabier, Andrea, Itzi, Idoia… eta beste 6.000 mintzalagun baino gehiago.

Akatsak lasai egingo ditugulako, lotsatu gabe.

Baldintza eta subjuntibo barik.

Elkarrekin lagun berriak ezagutuko ditugulako.

Astean ordu batekin asko lagunduko diguzulako.

Diguzu, dizugu…nork nori nor?

ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUT”.

Lagunduko diguzu? 

Informazioa jaso edo izena emateko:

Pil-pilean Euskara Elkartea

berbalaguna@pilpilean.com

943 75 13 04

Oharra: Urtarrilaren 26an, martitzena,  taldeak osatu eta ordutegiak adosteko bilera egingo duten izena eman duten guztiekin. Arratsaldeko 18:00etan AEK-ren euskaltegian.