Argitaratutako literatur lanekin batera, bakoitzak idatzitako lanak ere landu nahi dituzte eta idazteko gaitasuna duten idazle hasiberriei euren lanak argitaratzeko laguntza eskaini ere nahi liekete. Literatura eta kafearekin batera “bailarako jardun artistikoa” ere berbetagai izango dutela adierazi digu Angelek. Taldearen jarduna eta aztertuko dituzten liburuak gaztelerazkoak izango dira.
Hiru astean behin batzeko asmoa
Lehenengo bilera Ufala tabernan egin zuten urtarrilaren hasieran eta Soraluze, Eibar eta Arrasateko hainbat lagun batu ziren. Etorkizunean hiru astean behingo maiztasunez batzeko asmoa dute.
Taldea zabalik dago Deba bailara osoko literaturzaleendako. Interesa duenak Elena Pérez eta Teresa Sousa taldekideekin edo Angelekin berarekin berba egin dezake edo honako e-postara idatzi: hijosdelcorralito@yahoo.es
Angel Fernandezen liburuak eskuragarri
Angel Fernandezek hainbat liburu ditu argitaratuak. Bi lan eskuragarri daude interneten: El soldado muerto y otros relatos inquietantes Amazonen eskuratu daiteke eta El testigo de las sombras berriz debalde deskargatu daiteke. Beste bi lan berriz paperean eskuratu daitezke: Hijos del Corralito (Tandaia argitaletxea)liburua Iratxo goxodendan dago salgai eta Las clases de Literatura (Ediciones Oblicuas argitaletxea) Amazonen dago salgai.