“Ametsen liburua” aurkeztuko dute otsailaren 4an

Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 19:50

Jokin Urain mendaroarrak preso, exilioan edo deportatuta egon diren laurehun persona baino gehiagoren “ametsak” jasotzen dituen liburua osatu du. Egileak berak otsailaren 4an, eguena, aurkeztuko du liburua kiroldegiko erakusketa aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

Liburuaren webguneak jasotzen ditu liburua osatzeko moduaren eta zergatien inguruko azalpenak: “(…) Galdera xumea da egitasmoaren sorrera: Presoek zer dute amets? Zer amesten dute exiliatuek, urrutietara deportatuek...? Galdera hauxe egin zitzaien arrazoi politikoengatik oraindik espainiar, frantziar edo munduko beste lekuetako hamaika kartzeletan dauden bostehun inguru euskal herritarri. Eta baita iraganean exilioa, konfinamendua edo deportazioa ezagutu duten –edo oraindik hori bizi duten– beste ehundakari. Beraiek ezagutzen dituzte askatasun gabetuek soilik adierazi ditzaketen ametsak (…)”.

Hainbat protagonistek -tartean exilioan bizi den Joseba Sarrionaindia idazleak- liburuaren inguruan egin dituzten hausnarketen audio eta bideoak ere jaso dituzte bertan. 

Antolatzaileek jakinarazi dute aurkezpenaren ostean liburua salgai eta ikusgai izango dela.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.