Agifes elkarteak -Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea- 2015eko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak erabaki ditu, eta aipamen berezia egin dio Pil-pilean aldizkarian argitaratutako erreportairi:
“(…) aipamen berezia merezi du, kategoria honetan, 'Buruko osasuna: berba egin dezagun gaiaz' erreportajea, Soraluzeko 'Pil-pilean' aldizkarian argitaratua 2015eko maiatzean. Artikuluan bertan adierazten dutenez, udalerrian sortutako kezken inguruan landu dute erreportajea, gertaera jakin batzuk direla eta. Horretarako, psikologo bati elkarrizketa egiten diote, buru osasunaren inguruko ohiko galderei erantzuna eman, eta Agifesen jardunari buruz ere hitz egiten dute. Oso egokia iruditzen zaigu komunikabide honen jarrera; herritarrak kezkatzen dituen gaia jorratzea, eta osasun mentalaren inguruko zalantzak adituen laguntzarekin argitzea”.
Lotura Agifes elkartearen webgunera:
http://www.agifes.org/eu/kanpainak/mintzatuz-osatu/kazetaritza-buru-osasuna-sariak-2015