EHko mus txapelketaren kanporaketa zapatuan

Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 15:07

Urtarrilaren 30ean jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren Soraluzeko kanporaketa Arrano elkartean.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du izena emateko. Euskal Herriko Mus Federazioak antolatu du txapelketa eta Soraluzeko Arrano elkarteak kanporaketa.

Sariak:

1. Tablet 2 eta kriantza botila 2 

2. Txuleta 2 eta kriantza botila 2

3. Mendirako kit 2 eta kriantza botila 2

4. Untxi 2 eta kriantza botila 2

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.