%125eko igoera urtebetean

Erredakzioa 2016ko urt. 11a, 21:41

Plaentxia.eus-ek bisita kopurua bikoiztu du 2014tik 2015era bitartean. 2014an Plaentxia.com-ek 34.000 bisita izan zituen urtarriletik abendura bitartean eta 2015ean Plaentxia.eus-ek 77.000 bisita izan ditu, bikoitza baino gehiago (%125eko igoera). Gaur egun, bataz beste, webguneak 300-400 bisita izaten ditu egunero, abuztuan izan ezik. Horietatik ia laurdenak mugikorra erabiltzen du webgunean sartzeko (%22a). Aktualitatearen jarraipen zabalagoa eta ikus-entzutekoen eskaintza handitzeak, eta dagoeneko 40 blog baino gehiago dituen komunitatearen jardunak eragin dute igoera hori. Aurtengo urtean ere bisitari kopurua hazten jarraitzea izango da helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.