Mutrikuko pala txapelketa
Final-erdiak
EMAITZA: Jon Gallastegi-Jon Heriz 30-23 Joseba Etxeberria-Jurgi Rascon
Partidu berezia jokatu zuten lau lagunek zapatu goizean Mutrikun. Txapelketa batean elkarren aurka jokatzen zuten lehen aldia zen. Esan digutenez, frontoi barruan irabaztera atera ziren bikote biak baina irribarre berezi bat marrazturik aurpegian. Jokatzeko ez zela partidu erreza esan digute oso ondo ezagutzen zutelako elkar eta bazekitelako zeintzuk ziren aurkariaren alde ahulak eta indartsuak. Gallas eta Pontxik barre algara artean esan digute txisteak egiteko eta ez jasotzeko irabazi beharra zegoela batez ere, finala irabazi edo ez beste kontu bat dela.
Soraluzetarrok presentzia izango dugu asteburuan Mutrikuko pilotalekuan jokatuko den finalean. Eguna eta ordua ez daude erabakita oraindik.
Garaipenik ez Soraluzetarrentzat Elkarteen arteko pelota txapelketan
Eskuz binaka
Andreu-Aldape 10-22 Urbieta-Gorrotxategi
Lau'terdian
Atxotegi 16-18 Quina
Buruz-buru:
Irureta 11-18 Santxo
Gomazko paleta 2.maila jeitsiera promozioa
Jon Gallastegi eta Joseba Etxeberriak 25-21 irabazi zioten Donostiako Altzatarra taldeari jeitsiera promozioko partiduan eta hortaz gomazko paletako 2.mailari eutsi diote.