Lapurretan egin dute berriz Goiaran, bigarren aldiz hilabeteren buruan

Erredakzioa 2015ko abe. 8a, 13:15

Lapurreta Goiaran

Ateko sarraila behartuta sartu dira lapurrak barrura eta aurrekoan moduan lurrinik garestienak eraman dituzte oraingoan ere. 

Oraingoan opor egunetako nahasmena aprobetxatu dute lapurretan egiteko. Lurrin edo koloniak harrapakin preziatua dira gabon garaian, ohiko oparia izaten baita herritar askorendako.

Hilabete pasatxo da Goiara lurrindendan lapurretan egin zutela. Urriaren 27tik 28ra bitarteko gauean hain zuzen. Dendan alarma jartzeko lanak hasi zituzten orduan baina oraindik martxan ipini barik dute.   

Azken hilabeteotako lapurreten inguruko albisteak:

Batzokian lapurreta (iraila): http://plaentxia.eus/aktualitatea/gizartea/630-lapurretan-egin-dute-batzokian

Mendatako lapurreta (urria): http://plaentxia.eus/aktualitatea/gizartea/742-lapurretan-egin-dute-mendata-tabernan-beste-behin

Goiaran lapurreta (urria): http://plaentxia.eus/aktualitatea/gizartea/759-goiara-dendan-lapurtu-dute-gaur-gauean

Sinadura bilketa: http://plaentxia.eus/komunitatea/bizikale-elkartea/791-sinadura-bilketa-ertzantzari-zaintza-areagotu-dezala-eskatzeko

Batutako sinadurak Ertzantzari: http://plaentxia.eus/komunitatea/udaletxeko-komunikazioa/846-sinadura-bilketari-bide-emanez

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.