Soraluzetarrek final-erdietan elkarren aurka jardungo dute

Plaentxia.eus 2015ko abe. 8a, 11:58

 

Captura_de_pantalla_2015-12-08_a_las_11.31.44.png

Joseba Etxeberria-Jurgi Rascon eta Jon Gallastegi-Jon Heriz bikoteak nor baino nor arituko dira Mutrikuko pala txapelketako final-erdietan.

 

Final-laurdenetan Soraluzeko bikoteek bakoitzak bere partidua irabazi ostean final-erdietan indarrak neurtu beharko dituzte elkarren aurka lau lagunek.

Partidu berezia izango da laurentzat txapelketa batean elkarren kontra jokatzen duten lehen aldia delako. Soraluzetarrentzat pozgarriena Mutrikuko pala txapelketako finalean herriko ordezkari bat egotea zihurtatuta dagoela da.

Partiduaren eguna eta ordua ez daude zehaztuta oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.