Errigora

Badator Errigoraren kanpaina berria

Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 11:02

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina egingo dugu urriaren 21etik arazoaren 8ra bitartean. Herriko eskaerak Soraluzeko Errigora taldearen bitartez bideratu ahalko ditugu.

 

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina badatorrela eta, aurkezpen bilerak egin ditugu joan den astean Durangon (Plateruena), Iruñean (Nafarroako Parlamentua) eta Usurbilen (Potxonea).

Jendea lanerako gogoz eta ilusioz ikusi dugu, kanpainari ekiteko irrikaz. 160 lagun inguru (45na Durango eta Usurbilen eta 70 Iruñean) bildu gara guztira, 60 bat herri eta hiritatik etorritako hamaika lagun: herrietan eta sarean Errigoraren kanpainak zabaltzen dihardutenak, Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen elkarteko lagunak, euskararen arloko eragileak, sindikatuak, nekazariak, ekoizleak, Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleak... Jende desberdina euskararen eta bertako ekoizpenaren alde bat eginda.

Informazio gehiago: http://www.errigora.eus/