Ingelesa praktikatzeko mintza taldeak

Erredakzioa 2015ko ots. 23a, 10:43

IMG 1865Orain dela hilabete batzuk herritar batek proposamena egin zion udalari ingelesa praktikatzeko taldeak osatzeko. Udalak herrian dauden beste hiztun komunitate batzuen laguntzarekin mintza-taldeak martxan jartzeko aukera aztertzeari ekin zion. Dagoeneko bi mintza-talde jarri dituzte martxan, gaitasun maila ezberdinetakoak.

Mintza-talde bakoitza asteko egun batean batzen da Etxaburuetako Elkartegian eta bakoitzak dakarren gaiaren inguruan berba egiten dute ordubetez. Ingelesa praktikatzearekin batera, hiztun-komunitate ezberdinen arteko harremanak bultzatzea da helburua. Interesa duenak taldekideren batekin berba egin edo Alkarrekinen bitartez eman dezake izena udaletxera joanda.

IMG 1858IMG 1868