Urteko garai honetan ohi den moduan, zuhaitzak kimatzeko lanetan aritu dira beharginak azken asteotan. Azaroaren 27an hasi ziren lanekin eta joan den astean, abenduaren 2an, hain zuzen ere, amaitu zuten. Aurten, Olean, bidegorriko sarrerako arbolak kimatu dituzte.
Kimatze lanez Arbolup enpresako langileak arduratu dira eta lanen kostua 4.890 eurokoa izan da, gehi BEZ.