Soraluzeko Udaleko Kultura Departamentuak udazken-negu garaian antolatzen duen antzerki zikloa, Antzerki garaia, hain zuzen ere, bueltan da berriz ere. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau proposamen ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian.
Urriaren 17an, hasi zen antzerki zikloa Arizona antzezlanarekin, arrakasta handiz; izan ere, ia sarrera guztiak saldu ziren eta publikoa pozik atera zen antzokitik. Ondoren, azaroaren 7an, Ninini bakarrizketak ere harrera bikaina izan zuen eta sarrera guztiak saldu ziren. Abenduaren 19koa, Postdatarik gabeko gutunak, izango da aurtengo zikloan ikusi ahal izango den azken antzezlana.
Iaztik, sarrerak aurrez erosteko aukera egoten da bi aste lehenagotik, online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian; egunean bertan ere eros deitezke txarteldegian, emankizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik.
"Postdatarik gabeko gutunak" antzezlanerako sarrerak salgai
Antzerki garaia zikloko laugarren eta azken emanaldia izango da Xake produkzioak antzerki konpainiaren Postdatarik gabeko gutunak. Sarrerak salgai daude dagoeneko online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian.