Ludoteka eta Gaztelekuaren aisialdi-eskaintza zabala gabonetako oporretarako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko abenduaren 5a

Ekintza aukera zabala eskainiko dute Soraluzeko Udal Ludoteka eta Gaztelekuak aurtengo Gabonetako oporrei begira; abenduaren 12ra arte dago zabalik izena emateko epea.

Urtero moduan, Soraluzeko udal ludoteka eta gaztelekuak hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte Gabonetako oporretarako. Aisialdi eskaintza zabala osatu dute zerbitzu biek, Ludotekan eta Gaztelekuan egingo diren ekintzekin zein herritik kanpora egingo diren txangoekin.

Opor garai honetarako antolatu diren ekintza hauek herriko haur eta gaztetxoek duten aisialdirako eskaintza handitzea dute helburu.

Izen-ematea

Haurrek zein gazteek eskainitako ekintza bietan edo bakar batean hartu ahal izango dute parte, baina ezinbestekoa izango da aurrez izen eman eta ordainketa egitea.

Izena emateko epea abenduaren 12an amaituko da, Epez kanpo EZ da inolako izen-emate edo ordainketarik onartuko. Izena emateko bi bide daude:

Ondoren, ordainketa kontu korronte honetara egin beharko da: Laboral Kutxa ES45 3035 0004 90 0040015550

Kontzeptua: Ludoteka/Gaztelekua + haurraren/gaztearen izen-abizenak

Izen-ematea jaso dugula jakinarazteko Zure izen-ematea jaso dugu mezua agertuko zaizue pantailan. 

  • Aurrez aurre: Izena emateko bete fitxa eta, ordainagiriarekin batera, Ludotekan, Gaztelekuan edo Pil-Pileanen bulegoan (Gaztelekuko ekintzen kasuan) entregatu behar da.

 *Hobariren bat jaso nahi izanez gero, udaletxetik pasatu behar da lehenago, izen-emate orriarekin.  

Adin tarte bakoitzerako eskaintza

Aisialdi eskaintzaren berri eta informazio gehiago izan nahi izanez gero, adin tarte bakoitzerako prestatutako eskuorria kontsulta daiteke jarraian:

HH 4-5 LH 1-2 LH 3-4 LH 5-6 DBH
“Monkey park”.
Eguna: Abenduak 22, astelehena
Ordua: 10:00-14:00
Tokia: ESTAZIOko autobus-geltokia
“Me Space Gorbeia”.
Eguna: Abenduak 23, asteartea
 Ordua: 10:00-14:00
Tokia: ESTAZIOko autobus-geltokia
“Me Space Gorbeia”.
Eguna: Abenduak 26, ostirala
Ordua: 10:00-14:00
Tokia: ESTAZIO autobus-geltokia
“Me Space Gorbeia”.
Eguna: Abenduak 26, ostirala
Ordua: 10:00-14:00
Tokia: ESTAZIO autobus-geltokia
“Jump Yard-era irteera”.
Eguna: Abenduak 26 
Ordua: 10:00-14:00 
Tokia: Estaziñoko autobus-geltokia 
“Gabonak ludotekan”.
Eguna: Abenduak 29, astelehena
Ordua: 11:00- 13:00
Tokia: Ludoteka 
“Gabonak ludotekan”.
Eguna: abenduak 30, asteartea
Ordua: 11:00- 13:00
Tokia: Ludoteka 
“Gabonak ludotekan”.
Eguna: abenduak 31, asteazkena
Ordua: 11:00- 13:00
Tokia: Ludoteka
“Gabonak gaztelekuan”.
Eguna: abenduak 29, astelehena
Ordua: 11:00- 13:00
Tokia: gaztelekuan
“Tortilla lehiaketa”.
Eguna: abenduak 29
Ordua: 17:00-19:00
Tokia: Gaztelekua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.