"Diablues & Bluezifer" taldeko musikariek Musika Eskolako talde batekin batera emanaldia eskainiko dute zapatuan, azaroaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko azaroaren 28a

"Bideak" proiektuaren baitan, "Diablues & Bluezifer" taldeko musikariek Musika Eskolako talde batekin batera blues doinu eta erritmoak ekarriko dituzte zapatuan, urriaren 29an, eguerdiko 13:00ean, Plaza Barrixan.

Gaztelupeko Hotsak disketxearen Bideak proiektua musika eta beste disziplina batzuk uztartzen dituen emanaldi sorta da, kultur adierazpen garaikideak, inprobisazioa eta tokiko komunitatearen parte-hartzea bateratu nahi dituena. Datorren zapatuan, azaroak 29, proiektuko saio berria eskainiko du blues doinak ekarriko dituen emanaldiarekin; eguardiko 13:00ean, Plaza Barrixan.

Bergarako Diablues & Bluezifer taldeak musika beltza ekarriko du, blues soinuz dantzan ipiniko dituzten aho-soinu, tronpeta, gitarra, kontrabaxu etabarrez. Soraluzen aski ezagunak diren musikariek osatzen dute taldea:

  • Mikel Etxeberria
  • Asier Elortza
  • Nagore Sanz
  • Aitor Aranburu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.