Corne Nuham (1972, Hegoafrika) artistak jaioterrian garatu zuen naturarekiko, arte tribalarekiko eta kultura indigenekiko maitasuna. Umea zela hasi zen eskultura sinpleak marrazten eta egiten. 24 urterekin Cambridgera joan zen bizitzera eta handik, Europan zehar bidaiatu zuen, 2005ean Euskal Herrira iritsi eta metal-tailer batean lanean hasi zen arte, soldatzaile gisa. Hor sortu zen metal-eskultore gisa eta gaur egun arte galeria bat dauka Donostian, bere piezak erakusten ditu bertan.
Gure bidaiak, eskulturak eta pinturak erakusketak forma organiko eta abstraktuetan landutako eskulturak biltzen ditu, metro erditik hasi eta bi metro pasako taimainara artekoak. Neurri txiki edo ertaineko piezak izan arren, eskala handira eramateko bisioaz sortzen ditu Nuhamek. Eskulturen sortze-prozesuak eraldatu, markatu, margotu edo moztutako taulak, prozesuaren kontakizun zintzoa egiten dutenak, ere jarri ditu erakusgai.
Galeriako erakusketaz gain, SAPAko eraikin zaharberrituaren kanpoaldean ikus daiteke uneoro ibis sakratuaren eskultura.
Ordutegia
Abenduaren 2ra arteko tartea egongo da Corne Nuhamen lanak ikusteko, ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00
