"Madam B" eta "Margarita Molotov" antzezlanak ikusi ahal izango da barixakuan, azaroak 28, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko azaroaren 24a

Pez Limbo antzerki konpainiaren esktutik, "Madam B" eta "Margarita Molotov" antzezlanak eskainiko da barixakuan, azaroaren 28an, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan, Pez Limbo antzerki konpainiak Madam B eta Margarita Molotov antzezlanak taularatuko ditu azaroaren 28an, barixakua, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, gazteleraz. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau antzezlan herrira ekarriko dituen antzerki zikloaren baitan kokatzen dira antzezlan hauek; urritik abendura bitarte eskainiko dira antzezlanak, hiru asterik behingo maiztasunaz, barixakutan Herri Antzokian.

Halaber, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan antolatutako programazioan kokatzen da, Udaleko Parekidetasun departamentuarekin elkarlanean antolatuta.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

  • Madam B

Madame B medium ospetsu bat da, eta haraindiko pertsonekin bilatzen duzun kontaktua eskaintzen dizu. Zure kontsulta esoterikoan, argitu maitasunari, osasunari, lanari eta abarri buruzko zalantzak. Bertaratutakoen artean, gizon uzkur eta huts bat dago, oso zerbitzu berezia eskatzen diona. Elkarrekin inoiz imajinatuko ez zituzten espirituekin harremanetan jarriko dira. Ezta publikoak ere.

    • Antzezleak: Begoña Martin Treviño eta Raúl Camino
    • Produkzioa: Edu Hernando
    • Diseinu grafikoa: Makondo
    • Eszenografia: esKenagorri
  • Margarita Molotov

Hankaz gora dagoen jatetxe bat. Bi emakume aurrera egiteko prest. Simulakro bat edo gehiago... Azken batean, umorearen eta hondamendiaren arteko koktela. Publikoa hondamendi betean dagoen jatetxe baten bezero bihurtzen da, non emakume batek zoritxar bati aurre egin ohi dion, inoizko dastatze xelebreena egiteko. Margarita Molotov oldar, desira eta gizatasun handiko koktel eldarniotsua da, aurrera jarraitzeko prest dauden bi emakumek eskaintzen digutena, eta lotsarik gabe zabaltzen dutena beren irrikak lortzeko.

    • Antzezleak: Begoña Martin Treviño eta Ainhoa alberdi
    • Zuzendaritza: Raúl Camino
    • Diseinu grafikoa: Makondo
    • Eszenografia: esKenagorri
Eguna: azaroak 28, barixakua
Ordua: 20:00
Lekua: Herri Antzokia
Prezioa: 5 euro

Sarrerak aurrez zein egunean bertan

Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:

  • Online: bibe.me atariaren bidez: "Madam B" eta "Margarita Molotov"
  • Aurrez aurre:
    • Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
    • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.