"Madam B" eta "Margarita Molotov" antzezlanetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, online eta udal liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko azaroaren 13a

Dagoeneko eros daitezke "Madam B" eta "Margarita Molotov" antzezlanetarako sarrerak ohiko bideetatik: bibe.me atarian zein udal liburutegian.

Soraluzeko Udaleko Kultura Departamentuak udazken-negu garaian antolatzen duen antzerki zikloa, Antzerki garaia, hain zuzen ere, bueltan da berriz ere. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau proposamen ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian.

Urriaren 17an, hasi zen antzerki zikloa Arizona antzezlanarekin, arrakasta handiz; izan ere, ia sarrera guztiak saldu ziren eta publikoa pozik atera zen antzokitik. Ondoren, azaroaren 7an, Ninini bakarrizketak ere harrera bikaina izan zuen eta sarrera guztiak saldu ziren.

Iaztik, sarrerak aurrez erosteko aukera egoten da bi aste lehenagotik, online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian; egunean bertan ere eros deitezke txarteldegian, emankizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik.

"Madam B" eta "Margarita Molotov" antzezlanetarako sarrerak salgai

Antzerki garaia zikloko hirugarren emanaldia bikoitza izango da; izan ere, Pez Limbo konpainiak Madam B eta Margarita Molotov antzezlanak eskainiko ditu. Sarrerak salgai daude dagoeneko online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian.

Hurrengo emanaldietarako sarrerak aurrerago erosi ahal izango dira, emanaldia baino bi aste lehenagotik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.