Soraluzeko egutegia gaurtik aurrera salgai herriko komertziotan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko azaroaren 6a

Gaurtik, azaroak 7, barixakuatik aurrera egongo dira salgai Kontrargik urtero argitaratzen dituen Soraluzeko egutegiak; elkarteko kideek zein herriko beste hainbat argazkizalek egindako argazkiz dago osatuta.

Gaur, barixakua, azaroak 7, jarriko dituzte salgai Kontrargik urtero argitaratzen dituen Soraluzeko egutegiak. Iazko arrakastaren ostean, ale guztiak saldu baitziren, aurten ere, 550 ale atera dira.

Barixaku goizean banatuko dituzte 2026ko egutegiak saltokiz saltoki eta tabernaz taberna, eta gaurtik aurrera erosi ahal izango dira, 2 euroren truke, honako lekuetan:

  • Okelia harategia
  • Iñarra harategia
  • Mendizabal okindegia
  • Autoservicio Amparo
  • Iratxo goxo-denda
  • Marijose (Arzelus)
  • Armendia jatetxea
  • Itxaropena Jubilatuen etxea
  • Optika Lakuesta (Eibar)

Beste saltokiren batek ere egutegiak saldu nahi izanez gero, Udalean egin beharko du eskaera.

Horrez gain, Gaztañerre azokan Pil-pileanen postuan ere egongo dira salgai.

Kontrargikoak gehi herritarrenak

Egutegia Soraluzeko paisaiak, lekuak zein jarduerak erakusten dituzten 14 argazkiz dago osatuta, urteko hilabete bakoitzeko argazki bat, gehi azala eta kontrazala. Argazkiok hainbat lagunek ateratakoak dira, Udalak egindako deiari erantzunez gutegian parte hartu duten argazki-zaleek egindakoak.

Guztira 17 soraluzetarrek parte hartu dute argazkiak bidaliz; horietako 6ren argazkiak hautatu dira egutegirako, baita Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboko Mikel Valero eta Bittor Murguzur argazkilariek ateratako erretratuak ere.

Datorren urtean berdin

Datorren urtera begira, formula berarekin segi nahi du Udalak; hau da, herritarren partaidetzaren bitartez osatu egutegia. Hori horrela, urtarriletik ekainera bitarteko tartea zabalduko du herritar argazkizaleen argazkiak jasotzeko eta ondoren, jasotakoen artean aukeraketa egingo du egutegia osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.