Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan, Antton Telleriak Ninini bakarrizketa taularatuko du azaroaren 7an, barixakua, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, euskaraz. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau antzezlan herrira ekarriko dituen antzerki zikloaren baitan kokatzen da bakarrizketa hau; urritik abendura bitarte eskainiko dira antzezlanak, hiru asterik behingo maiztasunaz, barixakutan Herri Antzokian.
Sinopsia
Ninini Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutaken arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa.
Ninini egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobe beharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz.
Eguna: azaroak 7, barixakua
Ordua: 20:00
Lekua: Herri Antzokia
Prezioa: 10 euro
Sarrerak aurrez zein egunean bertan
Online aurresalmenta agortu da dagoeneko, hortaz, sarrera eskuratu nahi izanez gero, aurrez aurre erosi beharko da:
- Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
- Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.