Udalak eta Debegesak etxeko energia diagnostikoa egiteko neurtze aparatuak eskaintzen dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko azaroaren 5a

Maletatxoa erramintekin.

Soraluzeko Udalak, Debegesarekin elkarlanean, etxeko kontsumoa norbere kabuz diagnostikatzeko maletatxoak ipini ditu herritarren eskura udaletxeko harreran.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, “Energia Argituz” kanpainaren bidez, maletatxoak eskaintzen ditu etxebizitzetan energia eraginkortasunarekin lotutako neurketa sinpleak egiteko etxebizitzetan. Ekimen hori oinarri hartuta, Soraluzeko Udalak eta Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, zerbitzu berri bat jarri dute herritarren eskura: maletatxoak, norberaren etxebizitzako energia diagnostiko sinplifikatuak egiteko.

Maletinak etxean neurketak egiteko erramintak ditu: Aire-ihesen detektagailua, termometroa eta higrometroa, erradiadoreen purgagailua, entxuferako elektrizitatea kontsumoaren neurgailua., hozkailurako termometroa eta uraren emaria neurtzeko kronometroa. Erraminten erabilerak ez du inolako ezagutza teknikorik eskatzen; beraz, interesdun pertsona orok erabili ahal izango ditu. Gainera, galdetegian, pausoz pauso, erraminta bakoitzaren jarraibideak azaltzen dira.

Gainera, maletatxoarekin batera galdetegi bat dator. Galdetegiak etxebizitzako ezaugarrien inguruko galderak ditu: argiteria, berogailua  eta ur bero sanitarioa, inguratzailea, instalatutako ekipoa, kontratua eta energia berriztagarriak. Emaitzak bai edo ez markatzeko laukitxoak ditu. Erantzunen arabera, fakturan aurrezteko neurri erraz batzuk gomendatzen ditu

Nola eskura daiteke maletatxoa?

Maletina udaletxeko harreran eskura daiteke mailegu bidez. 14 egunetan eduki daiteke norbere etxean, baldintza hauek beteta:

  • Maletinaren eta erraminten erabilera arduratsua.
  • Identifikazio dokumentuaren fotokopia.
  • Baldintzak onartzen dituzun dokumentua sinatzea.

Edozein zalantza argitzeko, gerturatu eta zerbitzuaz galde ezazu udaletxeko harreran edo jarri zaitez harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz, edota agenda2030@debegesa.eus helbide elektronikora idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.