Datorren zapatuan, azaroaren 1ean, egingo da XIX. Antxintxika krosa, Soraluze eta Bergara lotzen dituen 10 kilometroko lasterketa. Korrika, patinetan zein handbike modalitateetan, dozenaka lasterkarik parte hartuko du urteroko kirol hitzorduan. Hauexek izango dira modalitate bakoitzeko irteera orduak:
- 16:30: Handbikeak
- 16:45: Patinak
- 17:00: Korrikalariak
Trafikoan eragina
Lasterketaren irteerarekin bat eginez, bidea itxita egongo da arratsaldeko 16:15etik 17:00etara bitarte Ezozibideko biribilgunetik aurrera. Autobusak igaro ahal izango dira, baina ezingo da beste ibilgailurik ibili ordu-tarte horretan. Hortaz, ezingo da ibilgailuz iritsi ondorengo kale eta auzoetara: Gabolats alto, Loralde, Arraikua, Estaziño, Zeleta, Calonge eta San Andres eta Txurruka auzoak.
Halaber, bidegorrian ezingo da ibilgailurik ibili lasterketak irauten duen bitartean, arratsaldeko 16:00etatik 17:30ak arte.
 
        
        