Soraluzeko Kirol Departamentuak Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuak elikadura tailerra antolatu dute Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko neska-mutikoentzako, 6 eta 12 urte arteko haurrak, hain zuzen ere. Tailerraren helburu nagusia plater osasuntsuak prestatzen ikastea eta elikadura ohitura egokiak lantzea izango da.
Tailerraren funtzionamendu egokia bermatzeko, antolatzaileek gurasoen laguntza eskatu dute antolaketan lagundu eta jardueretan parte hartzeko.

Izen-ematea
Tailerrean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, ondorengo galdetegia bete behar da: izen-ematea.
Izena emtako azken eguna azaroaren 5a izango da.