DATA BERRIA: "Treba Gurasoak" ekimenaren baitan, nerabeen osasun mentalari buruzko hitzaldia egingo da azaroaren 4an

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko urr. 29a, 00:00

Gurasoei zuzendutako hitzaldiaren data berria programatu du Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak datorren martitzenerako, azaroak 4; nerabeen osasun mentala izango dute hizpide.

Joan den martitzenerako, urriaren 21erako, antolatuta zegoen Osasun mentala eta nerabeak hitzaldia atzeratu egin behar izan zen azken orduko ezusteko baten ondorioz; data berria programatu dute antolatzeileek: datorren martitzena, azaroak 4, arratsaldeko 18:00etan Tolarekua aretoan.

"Treba Gurasoak" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Osasun mentala eta nerabeak

Familien eginkizun nagusietako bat da heztea eta seme-alabek balio eta portaera edo jarraibide egokiak eskura ditzaten lortzea. Babesaren gakoa da ingurune seguruak eta babesleak sortzea. Ingurune horietan, pertsonak erabat garatu ahal izango dira, beren eskubideak errespetatu ahal izango dira eta edozein indarkeria-motatatik libre egongo dira, haien ongizate fisikoa eta mentala bermatuz.

Noiz: azaroak 4, martitzena, 18:00etan.

Non: Tolarekua aretoa

Hizlaria: Estibaliz Ansotegi

Hizkuntza: euskara

Edukia

  • Gure seme-alaben osasun mentala, nola sentitzen dira?
  • Zer da osasun mentala?
  • Zerk kezkatzen gaitu osasun mentaletik?
  • Adimen emozionalaren garrantzia
  • Ezegonkortasun emozionala
  • Zer dira gatazkak?
  • Detekzio goiztiarra eta babesgabetasuna.
  • Nola lagun diezaiekegu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.