Francisco Javier Larrañaga Guridi soraluzetarrak Soraluzeko baserriei buruz prestatzen diharduen liburu-bildumako bigarren eta hirugarren liburukiak argitaratu ditu: Ezozia auzoko baserriak eta Txurruka auzoko baserriak.

Bi liburuotan, deskribatzen da Ezozia auzoko 23 baserriren eta Txurruka auzoko 15 baserriren historia, bai eta bertan bizi ziren pertsonen datuak eta bestelako jakingarriak ere. Lan horiek Soraluzeren historiaren 500 urte baino gehiago jasotzen dituzte bere baitan, eta milaka dokumentu kontsultatu eta ordu asko lanean eman izanaren emaitza da.
Idazlea: Francisco Javier Larrañaga
Francisco Javier Larrañaga Guridik (Soraluze, 1949) Industria Teknologiaren Ingeniaritza ikasketak bukatu eta gero enpresen aholkulari gisa jardun zuen lanean eta, ondoren, kudeaketa- eta zuzendaritza-lanetan aritu zen.
Osasun arrazoiengatik goiz jubilatuta, buru-belarri sartu zen baserriei eta bertako biztanleei buruzko ikerketan, batez ere Bergaran eta inguruan. Argitaratua du Bergara: Abizenak, leinuak eta oinetxeak azterketa hiru liburukitan, eta Bergarako errotakliburua ere bai, aurrekoen osagarri. Horrez gain, da Antzinako Genealogista Elkarteko kidea, eta parte hartu du hainbat lanetan, ardatz hartuta baserriak, oinetxeak eta euskal genealogia.
Aurkezpen-ekitaldia datorren eguaztenean
Datorren eguaztenean, hilaren 29an aurkeztuko dira liburu berriak jendaurrean, arratsaldeko 19:00etan, Herri Antzokian. Aurkezpena gidatuko du liburuen idazleak.
Liburua salgai
Liburua aurkezpen egunean bertan eskuratu ahal izango da, erdi prezioan, 10 eurotan. Ondoren, aukera izango da erosteko Iratxon edota Gaztañerre azokan, 20 euroren truke.