"Ninini" bakarrizketarako sarrerak salgai daude dagoeneko, online eta udal liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko urriaren 24a

Dagoeneko eros daitezke "Ninini" antzezlanerako sarrerak ohiko bideetatik: bibe.me atarian zein udal liburutegian. Antzezlana azaroaren 7an taularatuko da, arratsaldeko 20:00etan.

Soraluzeko Udaleko Kultura Departamentuak udazken-negu garaian antolatzen duen antzerki zikloa, Antzerki garaia, hain zuzen ere, bueltan da berriz ere. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau proposamen ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian.

Joan den barixakuan, urriaren 7an, hasi zen antzerki zikloa Arizona antzezlanarekin, arrakasta handiz; izan ere, ia sarrera guztiak saldu ziren eta publikoa pozik atera zen antzokitik.

Iaztik, sarrerak aurrez erosteko aukera egoten da bi aste lehenagotik, online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian; egunean bertan ere eros deitezke txarteldegian, emankizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik.

"Ninini" bakarrizketarako sarrerak salgai

Antzerki garaia zikloko bigarren emanaldirako, Antton Telleriakn azaroaren 7an, arratsaldeko 20:00etan eskainiko duen Ninini bakarrizketarako sarrerak salgai daude dagoeneko online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian.

Hurrengo emanaldietarako sarrerak aurrerago erosi ahal izango dira, emanaldia baino bi aste lehenagotik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.