Gaztelupeko Hotsak disketxearen Bideak proiektua musika eta beste disziplina batzuk uztartzen dituen emanaldi sorta da, kultur adierazpen garaikideak, inprobisazioa eta tokiko komunitatearen parte-hartzea bateratu nahi dituena. Datorren domekan, urriak 19, proiektuko saio berria eskainiko du rock musika eta bertsoa uztartuko dituen emanaldiarekin; eguardiko 13:00ean, Santa Ana kalean.
Kamikaze Helmets gitarrarik gabeko rock musika talde madrildarrak eta Oihana Arana bertsolari eskoriatzarrak eskuz esku jardungo dute bertan, entzuleen gozagarri.