Gaba baltza antolatzeaz arduratzen den lan-taldeak gaiari buruzko hainbat tailer antolatu ditu urriaren 26rako, domeka, eguna heldu aurretik giroa pizten joateko helburuz.
Bertan, 0 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute, nork bere gunean; izan ere, 0-3 adin-tarteko haurrek beren txokoa izango dute eta 4-12 adin-tartekoek, berriz, mozorro eta makillaje, apaingarri, sukaldaritza eta dantza tailerrak izango dituzte. Goizeko 11:00etatik 13:00tara bitarte egingo dira ekintzok Arane Udal Kiroldegiko Kulturgunean, Ludotekan eta Herri Antzokian, hain zuzen ere.
0 eta 3 urte arteko txokoa
Haurrek pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dute txoko honetam. Gainera, 3 urteko neska-mutilek dantza tailerrean parte hartu ahal izango dute, pertsona heldu baten laguntzaz eta dagokien txandan.
HH4-LH6ra arteko haur eta gaztetxoentzako tailerrak
4 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoek mozorro eta makillaje, apaingarri, sukaldaritza eta dantza tailerretan parte hartu ahal izango dute. Tailer guztietan parte hartzeko aukera izango dute, dagokien txandan.
Aurretiko izen-ematea
Tailerren funtzionamendu ona bermatzeko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako azken eguna urriaren 22a, datorren eguaztena, izango da. Izena emateko bi bide daude:
- Aurrez aurre, Udaleko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00etara.
- Online, galdetegi hau beteta: izen-ematea