Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan, Txalo antzerki konpainiak Arizona antzezlana taularatuko du urriaren 17an, barixakua, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, euskaraz. Horrela emango zaio hasiera euskal kultur eszenako punta-puntako lau antzezlan herrira ekarriko dituen antzerki zikloari; urritik abendura bitarte eskainiko dira antzezlanak, bi asterik behingo maiztasunaz, barixakutan Herri Antzokian.
Sinopsia eta fitxa teknikoa
Juan Carlos Rubioren jatorrizko testu batekin, ‘Arizonak’ AEBk Mexikorekin duen mugan kokatzen gaitu, baina Ceuta edo Melilla izan zitekeen. George eta Margaret, gringoek, beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik txikienean gurutzatzeko zain. Mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruz hausnartzen duen testua da, baita bere pertsonaiak ikuspegi tragikomiko batetik aztertzen dituena.
- Egilea: Juan Carlos Rubio
- Itzulpena: Kepa Errasti
- Zuzendaritza: Esteban Roel, Kepa Errasti
- Eszenografia: Asier Sancho
- Argiztapena: Alfredo Medina
- Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola
Eguna: urriak 17, barixakua
Ordua: 20:00
Lekua: Herri Antzokia
Prezioa: 10 euro
Sarrerak aurrez zein egunean bertan
Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:
- Online: bibe.me atariaren bidez: "Arizona"
- Aurrez aurre:
- Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
- Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.