Kontrargiren XXXV. Argazki Rallyko lanak, eguenetik aurrera ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko urr. 14a, 00:00

CarlosdeCos
Datorren eguenetik, urriaren 16tik, hilaren 31ra bitarte izango dira ikusgai erakusketa gelan Kontrargik antolatutako XXXV. Argazki Rallyko lan sarituak.

Iazko azaroaren 24an egin zuten Kontrargi argazkilaritza taldekoek urteroko Argazki Rallya, XXXV. edizioa, hain zuzen ere. Hitzordu hartan sarituak suertatu ziren lanen erakusketa izango da eguenetik aurrera ikusi ahal izango dena.

Erakusketa ondorengo ordutegian bisitatu ahal izango da, erakusketa-gelan:

  • Astelehenetik barixakura: 18:30-20:00.
  • Zapatuak: 12:00-13:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.