jendartEKIN proiektuaren baitan, "Gizarte laguntzak" hitzaldi irekia egingo da eguaztenean, ikasturteari hasiera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko urr. 13a, 00:00

jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak programatuta, "Gizarte laguntzak" hitzaldi irekia egingo da eguaztenean, urriaren 15ean, 2025-2026 ikasturteari hasiera emateko.

jendartEKIN proiektuko udazken-neguko egitarauaren baitan, 2025-2026 ikasturteari hasiera emateko, bi hitzaldi bat antolatu dira urrirako; hitzaldi eta tailer gehiago egongo dira datozen hilabeteetan ere. Urriaren 15ean Gizarte laguntzak hitzaldi irekia eskainiko du Nerea Gonzalez de San Pedro gizarte langileak eta hurrengo astean Artearen historiara hurbilketa: bigarren abangoardiak hitzaldi itxia eskainiko du Eider Aramburuk, urriaren 22an, hain zuzen ere.

Gizarte Zerbitzuetatik bideratzen diren laguntza eta prestazioen berri

Nerea Gonzalez de San Pedro Arenaza, Soraluzeko Udaleko gizarte langilea, izango da hizlaria eta Gizarte Zerbitzuen Departamentutik bideratu daitezkeen laguntza eta prestazioen berri emango du. Saio teoriko-praktikoa izango da: lehenengo, laguntzen berri emango da, modu orokorrean; eta ostean, parte-hartzaileen zalantzak argitzeko tartea izango da. Saioaren helburua informazioa eta orientazioa ematea izango da.

Eguna: eguaztena, urriak 15

Ordua: 10:00 - 12:30

Lekua: Tolarekua

Hizlaria: Nerea Gonzalez de San Pedro Arenaza

Hizkuntza: gazteleraz

Parte-hartzaileak: irekia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.