Padel pista estalita eta erabilgarri dago dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko urr. 6a, 00:00

Joan den eguazten eta egueneko lanen ostean, padel pista estalita eta erabilgarri dago dagoeneko.

Soraluzeko udalak lehiaketara atera zuen joan den ekainean padel pistarako estalkia hornitu eta muntatzea. Abuztuaren 5eko Alkate Dekretuaren bitartez, Aragonesa de Carpas S.L. enpresari esleitu zaio kontratua, puntuaziorik altuena atera baitu, eta kontratuaren prezioa 55.497,86€ izan da.

Muntaketa lanak joan den eguazten eta eguenean egin zituzten, urriaren 1 eta 2an, eta dagoeneko erabilgarri dago berriz padel pista.

Orain arte bezala, padel psita erabili nahi duten pertsonek Arane Udal Kiroldegiko harreran egin beharko dute, aurrez aurre zein telefonoz deituta, 943752466 telefonoan. Hauexek dira erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifak:

  • Arane Udal Kiroldegian abonatuak: 1€ ordua pertsonako.
  • Abonatu gabeak: 5€ ordua pertsonako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.