Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak online katalogoa dauka sareko liburutegietako bildumak ezagutzeko, besteak beste. Katalogo hori nola erabiltzen den ikasteko eta hark eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ezagutzeko tailer praktikoa antolatu du Udal Liburutegiak urriaren 7rako, martitzena.
Online katalogoa kontsultatzeko ordenagailuak liburutegian bertan egongo dira erabilgarri, baina parte-hartzaileek haien ordenagailua, tableta edo gailu elektronikoa etxetik ere ekar dezakete, hala nahi izanez gero.
Tailerrak irauten duen bitartean, funtzionamendu ona bermatzeko, Udal Liburutegia itxita egongo da eta haren zerbitzuak etenda. Liburuak itzuli nahi izanez gero, ludoteka ondoko buzoia erabil daiteke.