"Arizona" antzezlaneko sarrerak salgai daude dagoeneko, online eta udal liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko urr. 3a, 00:00

Dagoeneko eros daitezke "Arizona" antzezlanerako sarrerak ohiko bideetatik: bibe.me atarian zein udal liburutegian.

Soraluzeko Udaleko Kultura Departamentuak udazken-negu garaian antolatzen duen antzerki zikloa, Antzerki garaia, hain zuzen ere, bueltan da berriz ere. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau proposamen ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian urriaren 17tik aurrera.

Iaztik, sarrerak aurrez erosteko aukera egoten da bi aste lehenagotik, online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian; egunean bertan ere eros deitezke txarteldegian, emankizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik.

"Arizona" antzezlanerako sarrerak salgai

Antzerki garaia zikloko lehen emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko online, bibe.me atarian, zein aurrez aurre udal liburutegian.

Hurrengo emanaldietarako sarrerak aurrerago erosi ahal izango dira, emanaldia baino bi aste lehenago.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.