Udako aire libreko zinema zikloa antolatu du aurten Udaleko Kultura Batzordeak, uda amaierako eta udazken hasierako barixakuetan zinemaz gozatu ahal izateko herrian bertan. Proposamena nerabeen kontseilura ekarri zuten herriko gaztetxoenek, zinema aire librean gozatzeko helburuarekin. Emankizunak Plaza Zaharrean izango dira eguraldi ona eginez gero; euria bada, ostera, frontoi zaharrean egingo da proiekzioa.
Barixaku honetan, urriaren 3an, iluntzeko 21:30ean, El carné filma izango da ikusgai.
Sinopsia eta fitxa teknikoa
Gauza guztietarako txartelak daude: gidatzeko, liburutegirako, igerilekurako... Hala ere, dagoenik eta erabaki garrantzitsuenerako, haur bat edukitzeko, alegia, ez dago halakorik, eta nork ez du noizbait esan "Zergatik ez dago gurasoentzako txartelik?".
El carné amatasunari, aitatasunari, maitasunari eta bizitzari buruzko komedia frenetikoa da.
Zuzendaria: Xabi Vitoria
Aktoreak: Ylenia Baglietto, Goize Blanco, Gorka Aguinagalde
Herrialdea: Euskal Herria
Urtea: 2024
Hizkuntza: Gaztelera