Euskarazko irakurle taldeak gaur, astelehena, irailak 29, ekingo dio ikasturte berriari Itxaso Martin idazlearen Punto bobo eleberriarekin. Taldeko kideak bi hilean behin elkartzen dira, irailetik maiatzera bitarte, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko; guztira, euskaraz idatzitako zein euskarara itzulitako bosti liburu irakurtzen dira. Ikasturtean birritan, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen dute saioetara.
Gaur gaurkoz, hogei lagun inguruk parte hartzen du euskarazko irakurle taldean; izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko udal liburutegiarekin harremanetan jarri behar da.
Gaurko hitzordua
Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981) idazle eta antropologoaren azken eleberria da Punto bobo (Erein, 2024). Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu eleberriak. Itxaso Martinek ez du eufemismorik erabiltzen; estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio honen errealitate gordina. Ez da eleberri kostunbrista bat, protagonisten psikologian sakonduz idazleak ateratako argazki gardena baizik.
Eguna: astelehena, irailak 29
Ordua: 19:00
Lekua: Udal liburutegia
Irakurle taldearen funtzionamendu egokia bermatzeko, udal liburutegia itxita egongo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako atearen ondoan dagoen buzoia erabili daiteke; bestelako zerbitzurik, ordea, ez da emango.