Urriaren 1 eta 2an padel pista estaliko da eta horrek eragina izango du trafikoan eta autobus-zerbitzuan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko ira. 29a, 00:00

Datorren eguazten eta eguenean, urriaren 1 eta 2an padel pista estaliko da eta horrek eragina izango du trafikoan eta autobus-zerbitzuan.

Padel pistarako estalkia muntatuko da aste honetan, eguazten eta egunean, urriaren 1 eta 2an, hain zuzen ere; lan horiek egiteko, Zubi Nagusia eta padel pistaren arteko bide zatia moztuta egongo dira. Horrek, halabeharrez, aldaketak ekarriko ditu herri barruko trafikoan zein autobus-zerbitzuan. 

Udaltzainek emango die tokian tokiko bizilagunei hartutako neurri zehatzen berri; bestalde, Soraluzeko Hirigintza Departamentuak ondorengo neurri orokorrak hartu ditu.

Autobus-zerbitzuan eragina

Urriaren 1 eta 2an, egun osoz: 

  • Autobus-zerbitzuak aldaketak izango ditu Maltzagarako noranzkoan. Zubi Nagusiko eta SAPAko autobus geltokiak ezingo dira erabili, urriaren 1ean eta 2an. Geltoki horien ordez, Estaziñoko eta Ezozibideko geltokiak erabili beharko dira. Horretarako, saihesbidea bi norantzatan egokituko da semaforoen bidez.
  • Mendarorako lineako autobusa Estaziñoko eta Ezozibideko Bergarako noranzkoko geltokietan hartu ahal izango da, ohiko Oleako zubiko geltokiaz gain.

Trafikoan eragina

Urriaren 1ean, 12:00 - 19:00 eta urriaren 2an, 8:00 - 20:00:

  • Zubi Nagusia itxita egongo denez, Oleako zubitik Zubi Nagusira arteko tartea bertako bizilagunek bakarrik erabili ahal izango dute, bi noranzkotan.
  • Baltegieta 4tik 19ra arteko bizilagunek aparkaleku eta garajeak erabili ahal izango dituzte, bi noranzkotan.
  • Erregetxetik ezingo da Zubi Nagusirantz jaitsi eta Kalebarren eta Santa Ana kaleetatik irteera bakarra Etxaburuetatik izango da.
  • Oinezko eremuen ordutegia ohiko moduan mantenduko da.

Udala herritarrekin eskertuta

Soraluzeko Udalak bere esker ona azaldu nahi die herritarrei herrian egiten ari diren obra eta konponketa-lanek sortutako traba eta eraginen aurrean erakutsitako jarrera ulerkorragatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.