2024-2025 ikasturte arrakastatsuaren ostean, jendartEKIN proiektua martxan da berriz ere eta izena eman daiteke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko ira. 23a, 00:00

jendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektua, martxan da berriz ere eta izen-ematea zabalik da dagoeneko.

jendartEKIN proiektua bizialdi osoko ikaskuntza jarduteko ideian eta berdinen arteko formazioan oinarritzen da. Parte hartzeko bideak bultzatzea eta ezagutza, kultura, balioak, gaurkotasuneko gaiak eta abar eskuratzea eta transmititzea ditu helburu, betiere belaunaldi arteko harremanak sustatuz. 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, haien esperientzia eta ezagutza trukea errazteko. Nolanahi ere, parte hartzeko interesa duen orori irekia dago.

Ikasturte berria urrian hasiko da

Ikasturtea urrian hasiko da, hilaren 15ean, hitzaldi batekin. Normalean, eguazten goizetan izango dira jarduerak, hamabostero, 10:00etatik 12:30etara; hala ere, asteko egunari dagokionez, aldaketak egon daitezke, antolaketa premiek horrela eskatzen dutenean.

Udazkeneko lehen eskaintza multzoa programatu dute antolatzaileek dagoeneko: urritik abendura bitarteko formazio eta hitzaldiak. Programazioa osatzen bidean dago, beraz, aldaketak izan ditzake eta jarduera gehiago txertatu ere bai.

Ikasturtean zehar askotariko jarduerak egingo dira: hitzaldiak, irteerak eta beste eragile batzuekin batera elkarreraginean egindako ekintzak, besteak beste. Aurten, gainera, aurreko horien osagarria izango den proiektu bat jarriko du lantaldeak martxan: Teknologia berriak erabiltzeko lankidetza-tailerra. Horri buruzko xehetasunak interesa agertzen duten parte-hartzaileen artean adostuko dira.

Izen-ematea eta kuota

2024-2025 ikasturtean jendartEKIN proiektuan parte hartu nahi duten pertsonek 50€ko kuota ordaindu eta izen-emate orria bete beharko dute irailaren 23tik 30era bitarte. Ordainketa egiteko kontu-korronte zenbakia izen-emate orria betetzean jakinaraziko zaie parte-hartzaileei. 

Egitasmoak plaza-kopuru mugatua dauka, 30 lagun, izen-emate ordenari jarraituta. Izena ematean, asistentzia konpromisoa eskatzen da, maiztasun batez behintzat.

Izena emateko bi bide egongo dira:

  • Online, ondorengo galdetegia betez: izen-ematea
  • Aurrez aurre, udal bulegoetan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.