Ez irristatzeko tratamendua eman da Errekalden, Santa Ana kaleko arkupean eta Txuritxu atzeko gunean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko ira. 19a, 00:00

Azken egunetan tratamendu irristagaitza eman da Errekalde eta Santa Ana kaleetako arkupeetan eta Txuritxu atzeko gunean.

Uda garaian ugerra kentzeko makina pasatu ostean, irristakor somatu dira herriko zenbait gune estali. Hori dela eta, ez irristatzeko tratamendua ematen jardun dute azken egunotan langileek Errekalde eta Santa Ana kaleetako arkupeetan eta txuritxu atzeko gunean. Labankor zeudela identifikatutako eremuotako garbitasuna eta segurtasuna bermatzea izan da lanon xedea.

Errenteriako Ziur enpresako beharginak arduratu dira lanez, eta aurrekontua 5.754,76€koa izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.