Barixakutik domekara bitarte ospatuko dira Mesedeetako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko ira. 19a, 09:07

Gaur, barixakutik domekara bitarte, irailaren 19tik 22ra, ospatuko dira Mesedeetako jaiak Errekalde auzoan.
 

Astebukaeran egingo dituzte Mesedeetako jaietako ospakizunak Errekalde auzoan, bihartik, irailak 19, domekara, hilaren 22ra, hain zuzen ere.

Jai batzordeak ahalegin berezia egin du aurten herriko talde eta artisten parte hartzea bermatzeko auzoko jaietan; hori horrela, Mesedeetako jaietan parte hartuko du Kukumixo aisialdi taldeak, Urrats dantza taldeak, Trujen eta Estrujen DJ bikoteak eta Konbo Itxaropena zein Chico infierno musika taldeek.

Udalak 4.000 euroko dirulaguntza eman dio Mesedeetako jaien antolaketan jardun duen auzotarren elkarteari. Horretaz gain, ospakizunen funtzionamendu onerako azpiegitura, garbiketa eta komunak jartzeaz ere arduratuko da.

Soraluzetar orori Errekaldeko jaietara hurbiltzeko dei egin nahi dio udalak, eta antolatutako ekintzetan zein jai-giroan errespetuz eta alaitasunez jarduteko. Eskerrak eman nahi dizkio, halaber, Mesedeetako jai batzordeari adin eta gustu guztietarako, berritasunez betetako egitarau osoa antolatzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.