Urriaren 3an, barixakua, hasiko da helduentzako ehoziri, kakorratz eta puntu-lanen tailerra, Rosalía Pérez eta Ana Olla irakasleen gidaritzapean. Barixakuro elkartuko dira taldekideak, arratsaldeko 15:30etik 17:30etara bitarte, Tolarekua aretoan.
Gaurtik aurrera, eguaztena, irailak 17, eman daiteke izena eta horretarako udaleko harrera bulegora joan behar da astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00etara. Izen-ematearekin batera urteko 25€ko kuota ordaindu beharko da.
Hauexek dira tailerraren helburuak:
- Hariekin askotariko lanak egiten ikastea
- Eskuak, begiak eta garuna lantzea
- Lagun artean tarte atsegina pasatzea
- Sormena lantzea