Kale-garbiketa sakonagoa egin da azken asteotan, Mankomunitateko ugerra kentzeko makina bereziarekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko ira. 10a, 00:00

Uztaila amaieratik atzora arte aritu da Mankomunitateko desugertzeko makina herriko kaleak sakonago garbitzen.

Ohiko jardunean egin ezin den garbiketa sakonagoa egiten aritu dira kale-garbiketako langileak azken asteotan Mankomunitateko desugertzeko makina bereziarekin. 

Aurtengoan, besteak beste, garbitu ditu Iturburu pasealekua, Baltegietatik Sagar Errekako bidegurutzerainoko zatia, Plaza Zaharra, Ezoziko biribilgunetik Gabolatseko zubi berrirainoko eremua eta baita Gabolats goialdetik Arraikuarainokoa ere. Horretaz gain, Ezoziko goiko pasealekutik, Estaziño kaletik, Galipot kaletik, Errekaldeko plazatik eta Gipuzkoa etorbideko bi espaloietatik, Atxuri 21etik Errabalerainoko bi aldeaetati eta Txuritxu atzeko erreka gaineko terrazatik ere igaro da makina. Aurten pasa ez diren guneetatik datorren urtean igaroko dira.

Udalaren asmoa da bi urteko zikloa osatzea kale-garbiketa sakonago hauekin; horrela bermatuz  bi urterik behin herriko espaloi eta parke guztiak garbituko direla Mankomunitateko desugertzeko makina bereziarekin.

  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.