Gaur hasiko da ikasturtea Ludotekan eta asteburuan, berriz, Gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko ira. 8a, 16:14

Aste honetan abiatuko da ikasturtea herriko ludotekan eta gaztelekuan 4 eta 16 urte arteko 200 neska-mutiko ingururekin; talderik gehienak beteta daude dagoeneko.

Urtero moduan, irailaren bigarren astean zabaldu dituzte ateak haur eta nerabeentzako udal zerbitzuek. Gaur,, irailak 8, astelehena hasiko du ikasturtea Ludotekak eta asteburuan, ostera, Gaztelekuak: barixakuan LH5-LH6koen txanda izango da eta zapatu eta domekan DBHko ikasleena.

Erabiltzaile kopurua

Momentuan, 105 haur daude izena emanda ludotekan eta beste 59 gaztelekuan (LH5-LH6). DBHko ikasleek ez dute gaztelekuan matrikulatu beharrik zerbitzua erabili ahal izateko eta ez dago plaza mugarik.

Ordutegia

Ikasturte honetan zerbitzuek izango duten ordutegia ondorengoa da:

  • Ludoteka:
    • Astelehenetik barixakura, 16:30-19:30. Talde bakoitzaren ordutegia kontsultatu HEMEN.
  • Gaztelekua
    • LH 5-LH6: barixakua 16:30-19:30 (Bi txandatan banatuta)
    • DBH: zapatu eta domeka 17:00-20:00 (Behin-behineko ordutegia)

Hezitzaile taldea

Guzira 6 pertsonak osatzen dute aurten Ludoteka eta Gaztelekuko hezitzaile taldea.

Ludoteka

  • Nerea Fayanas Díaz de Gereñu
  • Naiara Kortabarria Ariznabarreta

Gaztelekua

  • Miren Muguruza García
  • Miren Gallastegi Barrutia
  • Julen Muguruza García
  • Amaia Hernández Morales

Plaza libreak

Ludotekako talde batzuetan badira oraindik plaza libreak. Interesdunek ludotekara jo beharko dute informazioa eskatzera.

Gaztelekuko LH5-LH6 mailako taldeak beteta daude dagoeneko; DBHko erabiltzaileentzako, ostera, ez dago plaza mugarik.

Opor garaiko eskaintza

Azken urteetan moduan, Eguberri zein Aste Santuko opor sasoietan programazio berezia eskainiko dute Ludotekak eta Gaztelekuak.

Horri buruzko informazioa garaia iristean helarazkiko zaie familiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.