Iazko uda garaian, Arane Udal Kiroldegiko pilotalekuko frontisa eta ezker pareta margotu ziren; aurten, ostera, bertan praktikatzen diren hainbat kirol diziplinari dagozkien marrak margotu dira. Horrela, jarraipena eman zaie pilotalekua atontzeko 2024an egindako lanei.
Santiago eta Santa Ana jaien ostean hasi ziren pintaketa lanak, eta abuztua erdialdera arte iraun dute. Aste honetan azken ukituak eman dira, eta dagoeneko erabilgarri dago pilotalekua.
Ion Murgizu Bakaikoa margolaria arduratu da pintaketa lanez eta 2.165,9 euroko kostua izan dute, BEZ barne.