Arane Udal Kiroldegiak inoizko abonatu kopuru handienarekin ekin dio ikasturte berriari, 1080 bazkide, hain zuzen ere.
Abuztuaren 25ean ekin zion ohiko ordutegian zabaltzeari, goizeko 08:30etik iluntzeko 21:30era, uda-sasoiko etenaldiaren ostean, eta ikastaroak irailaren 15ean, astelehena, hasiko dira martxan.
Ikastaroetan ekainean izena emandako zeuden bazkideek ez dute berriz izena eman beharko; ostera, inork izen eman nahiko balu, bi bide ditu horretarako:
- Aurrez aurre, kiroldegiko harrerara hurbilduta
- Telefono, ondorengo telefono zenbakira deituta: 943752466
Ikastaro eskaintza handiagoa
Arane Udal Kiroldegiak ikastaro berriak programatu ditu ikasturte berrirako; urte hasieran egindako eskaintzari gehituko zaizkio +65 adinekoentzako talde berria eta helduentzako igeriketa hastapeneko taldea.
Aurten ere tarifa finkoa
Ikasturte honetan ere tarifa finkoarekin jarraituko da; hau da, ikastaro bateko kuota ordainduta, beste edozein ikastarotara joan ahal izango da erabiltzailea, beti ere lekua baldin badago.
Izen-ematea ikastaro bakar batean egin beharko du interesdunak, hor ziurtatuta izango duelarik beti lekua.
Horrela, herritarrentzat eskuragarriago jarri nahi dira ikastaroak, ekonomikoki eskuragarriago eta, batez ere, ikastaro-eskaintza bakoitzaren agendara hobeto egokitzeko moduan.
Haurren igeriketa ikastaroak
Haurren igeriketa ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.
Oraindik badago lekua, beraz, izena eman nahi izanez gero kiroldegiko harreran edo telefonoz deituta egin daiteke.