Baserri-bideak garbitzeko lanak egiten dihardute Debemeneko langileak egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko ira. 1a, 15:54

Herriko auzobide bazterretako zuhaitzak, arramak eta adaxkak moztuko dituzte Debemeneko langileek, baserrietarako bideak egoera onean mantentzea xede.

Aurreko urteetan egin izan den moduan, aurten ere, Soraluzeko auzoetako baserri bideak garbitzen ari dira Udaleko Ingurumen eta Landa Departamentuaren ekimenez. Auzoetarako bide bazterretako arekak garbitzeaz gain, zuhaitzak, arramak eta adaxkak mozten jardungo dute beharginek traktore desbrozadorearekin. Irure auzotik hasita, auzo guztietatik igaroko dira. Debemeneko langileak, Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartekoak, hain zuzen, arduratzen dira lan horietaz. 

Debabarreneko herri guztietan jarduten dute baserri-bideen garbiketa lanetan, txandaka; aurten, azkena tokatu zaio Soraluzeri, eta horregatik egin dira lanok beste urte batzuetan baino beranduago. Datorren urtean, ostera, azkenaurrekoa izango da Soraluze, eta lehenago egingo dira garbiketa lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.