Soraluzeko jaiak 2025

Gaueko autobus zerbitzua egongo da eguen, barixaku eta zapatu gauean, Soraluzeko jaiak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025ko uzt. 22a, 11:00

Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzu berezia izango da uztailaren 24 eta 25ean, Santiago eta Santa Ana jaiak direla eta. 26an, berriz, zapatu gauetako ohiko zerbitzua ere martxan egongo da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du datorren eguen eta barixakuan, uztailaren 24an eta 25ean, Soraluzeko jaiak direla eta. Autobus zerbitzu bereziak Eibartik eta Aretxabaletatik edo Arrasatetik izango ditu irteerak, eta Bergaratik eta Osintxutik ere igaroko da.

Gaueko autobus zerbitzuak bide ematen du Debagoiena eta Debabarrena eskualdeen artean zubiak eraiki eta kultur eta aisialdi eskaintzaz gozatzeko. Udalak gonbita luzatu nahi die bereziki Soraluze inguruko herrietako gazteei Santiago eta Santa Ana jaiak berdintasunean, askatasunez eta errespetuz goza ditzaten.

Aretxabaleta-Eibar lineako noranzko bakoitzeko ordutegiak

Uztailak 24, eguena

Aretxabaleta - Eibar noranzkoa

Aretxabaleta Arrasate Bergara Osintxu Soraluze Eibar
00:00 00:10 00:30 00:35 00:40 00:50
02:00 02:10 02:30 02:35 02:40 02:50
  04:10 04:30 04:35 04:40 04:50

Eibar - Aretxabaleta noranzkoa

Eibar Soraluze Osintxu Bergara Arrasate Aretxabaleta
01:00 01:10 01:15 01:20 01:40 01:50
03:00 03:10 03:15 03:20 03:40  
05:00 05:10 05:15 05:20 05:40 05:50
Uztailak 25, barixakua

Aretxabaleta - Eibar noranzkoa

Aretxabaleta Arrasate Bergara Osintxu Soraluze Eibar
00:00 00:10 00:30 00:35 00:40 00:50
02:00 02:10 02:30 02:35 02:40 02:50

Eibar - Aretxabaleta noranzkoa

Eibar Soraluze Osintxu Bergara Arrasate Aretxabaleta
01:00 01:10 01:15 01:20 01:40 01:50

Zapatuan, ohiko zerbitzua

Uztailaren 26an, ostera, zapatu gauetako ohiko zerbitzua egongo da martxan. Ordutegiak kontsultatzeko, Lurraldebusen webgunean sartu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.