Soraluzeko jaietarako hainbat ohar eta jaiak iragartzeko bideo laburra: uztailak 27, domeka

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

2025eko Soraluzeko jaiak iragartzeko laugarren eta azken bideo laburra, uztailaren 27ko ekintzen berri ematen duena.

Joan den martitzenetik gaur arte, egunero argitaratu da udalaren webgunean eta sare sozialetan Santiago eta Santa Ana jaien egitarauaren berri ematen duen bideo laburra. Gaurkoak azalduko du uztailaren 27ko, jaietako azken eguneko programazioa eta hortaz, azken bideoa izango da. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.

Hona laugarren eta azken bideo laburra, uztailaren 27ko egitarauarekin:

Herri bazkariko tiketak Iratxon salgai

Oraindik ere salgai daude herri bazkarirako tiketak, eta erosi ahal izango dira datorren astelehenera arte, uztailaren 21a arte. Antolatzaileek soraluzetarrei eskatzen diete, mesedez, ez dezatela azken ordurako utzi tiketaren erosketa eta herri bazkarian parte hartzera animatzen ditu.

Noiz: uztailak 25, barixakua
Txartelak: Iratxo goxoki-dendan salgai, 15 eta 10 euroren truke
Tiketak erosteko azken eguna: uztailak 21, astelehena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.