Joan den martitzenaz gero, egunero argitaratzen da udalaren webgunean eta sare sozialetan Santiago eta Santa Ana jaien egitarauaren berri ematen duen bideo laburra. Gaur argitaratu da azkenaurrena, uztailaren 26ko programazioa azaltzen duena. Honekin, herritarrek ekintza bakoitza hobeto irudika dezaten eta jaietan zehar izango diren ekitaldi zein musika proposamenak ezagut ditzaten nahi da.
Hona hirugarren bideo laburra, uztailaren 26eko egitarauarekin:
Oraindik eman daiteke izena herri mailako bakailao lehiaketan
Udalak herritarrei gogorarazi nahi die jaietako hainbat ekintzatan parte hartzeko aurrez izena eman behar dela; tartean, herri mailako bakailao lehiaketan. Lau bikoterentzako lekua dago oraindik.
